Gailu berria

bidegi-abiatu

Ez gelditu 2020an!

Abiatu 2.0 berria eska dezakezu dagoeneko

90.000 gipuzkoarrek baino
gehiagok baliatzen duten
egungo gailuaren bertsio
eguneratua eta hobetua da.

ABIATU GAILUA BADUZU

Abiatu 2.0 berriak orain duzuna ordeztuko du. Egungo gailuak ez du funtzionatuko hilabete batzuk barru;
horregatik, abiatu 2.0 berria eskatzea gomendatzen dizugu.

PRESTAZIO GEHIAGO

Gailu berriaren berritasun handia Frantzia osoan erabiltzeko aukera da, autobideetan zein aparkalekuetan. Beraz, abiatu sistema Euskadin, Estatuko gainerako lurraldeetan, Portugalen eta, hemendik aurrera, Frantzia osoan erabili ahal izango duzu.

Eta jakina, egungo deskontu-sistemarekin jarraituko duzu eta metatutako deskontuak gordeko zaizkizu aldaketa egitean.

KOSTU GEHIGARRIRIK GABE

Aldaketak ez dizu aparteko ezein gasturik ekarriko. BIDEGI arduratuko da gailuak banatzeko prozesu osoaz eta erabiltzaileei gailuen aldaketa errazteaz.

Orain arte bezala jarraituko duzu mantentze-kuota ordaintzen, igoerarik gabe.

ABIATU GAILUAREN ERABILTZAILEA EZ BAZARA

Zure abiatu 2.0 berria eskatu ahal izango duzu, eta haren abantailaz baliatu:
ematen dizun erosotasuna eta AP‐1 eta AP‐8 autobideetako deskontuak.

NOLA ESKATU ABIATU 2.0 BERRIA?

Zoaz zure erabiltzaile-profilera, egin klik ESKATU ABIATU 2.0 BERRIA, eta zure gailu berria jasotzeko eskaera izapidetu ahal izango duzu oso modu errazean.

Erabiltzaile-profilik ez baduzu, ez kezkatu, erraz sortu ahal izango duzu.

Gogoan izan oso garrantzitsua dela zure datuak eguneratuta egotea (datu pertsonalak zein zure ibilgailuari buruzkoak).

NOLA JASOKO DUT?

Eskaera egitean, aplikazioak berak 3 aukera emango dizkizu.

1 ) BIDEGIk Aritzetan duen Bezeroaren Arreta Zerbitzuko bulegoan DOAN jasotzea.  Ahal baduzu, aukera hori gomendatzen dizugu, gailu zaharra entregatu ahal izango baituzu bertan.

2) Zure bizilekutik hurbilen dagoen posta-bulegoan DOAN jasotzea. Jakinarazpen bat jasoko duzu posta-bulegotik, gailuaren bila joan zaitezen.

3 ) Zuzenean zure bizilekuan jasotzea. Aukera honek euro 1eko kostua du.

ZER EGIN BEHAR DUT EGUNGO GAILUAREKIN?

Nahitaez itzuli behar da. Honako leku hauetan itzuli ahal izango duzu:

1 ) BIDEGIk Aritzetan duen Bezeroaren Arreta Zerbitzuko bulegoan. Astelehenetik ostiralera, jaiegunetan izan ezik, 08:00etatik 20:00etara. Itzuli izanaren egiaztagiria eskatu ahal izango duzu bertan.

2 ) AP‐8 eta AP‐1 autobideetako Gipuzkoako edozein ordainlekutan. Ordainlekuetan, ezin izango duzu jaso itzuli izanaren egiaztagiria.

GARRANTZITSUA

Gailu zaharra itzultzen ez baduzu, 36 euroko kargua aplikatuko zaizu urtean, itzuli arte.
Abiatu 2.0 berria erabili ondoren, gailu zaharrarekin ezin izango da BIDEGIren deskontu-sistemaz baliatu

 

Bezeroaren Arreta Zerbitzua (Aritzeta-Usurbil) I Tel.: 943 105 106 I info@bidegi.eus